XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Langintzak

Hiritarrak hornitzeko janariak produzitu eta saltzeaz gain Pariseko biztanleek bazituzten beste eginkizun batzu ere: zenbaitzuk ehungintzan iharduten zuten, ehunak egiten eta jantziak, gortinak eta alfonbrak lantzen; bestetzu ateak, leihoak eta eraikintzarako behar ziren erredizak, altzariak eta etxerako tresnak egiten zituzten arotzak edo zurbeltzariak ziren.

Baziren ere metalen langintzan berezituriko artisauak; hauek era guztietako gauzak produzitzen zituzten, oso ondo landutako zerraila ederretatik lur langintzan erabiltzen diren para eta arrastelua bezalako tresna lakarretaraino.

Parisen gobernuaren funtzionari asko ere ziren; hauen lana hiriko segurtasun, lasaitasun eta garbitasuna gorde eraztean zetzan, langintzek eta komertzioek gora egin zezaten.

Luis XIV.aren erregealdiak iraun zuen bitartean lantegi berriak sortu ziren altzariak, tapizak, portzelanak eta metalezko objektu finak produzitzeko eta Colbertek, erregearen lehen ministraria, Europa osoko artisauak gonbidatu zituen Frantziara bertakoei beraien artearen sekretuak erakuts ziezazkieten.

Gainera Paris kultura gune garrantzitsua zen, bertan unibertsitate zahar bat lekutzen zelarik.

Sorbonakoa hain zuzen ere.

Behartsuek lan handia egin behar zuten, batzutan hamalau orduz ere iharduten zuten.

A. Ogiduna.

B. Purtxilaria.

C. Urketaria.

D. Zapatagina.